XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Tipo zekena! Harrapatzen dudanean ikusiko ditu herren txoropito horrek nire arranapola gorri batek ikusterazten dituen izarrak - eta jertsearen mahuka erretiratu zuen, bere beso mardula erakutsiz, eta boxeoan bezalako finta azkar batzuk eginez.
Gero, airea ebaki zuen sekulako ukabilkada baten itxuraz: - Tipo hori jotzen badut hortzetan, hor jarriko dut bertsotan.
Beste finta pare bat, eta: - Jotzen badut, berriz, bekainean, hor hasiko da kakainean!.
Ezkerreko gantxo baten itxura egin eta: - Eta jotzen badut sudur puntan... jotzen badut sudur puntan....
Orduan eta haserreagotzen hasia zen Madame,
- Madame, Madame....
- Indarkeriarik ez, ez nire aurrean behintzat...
Madamek, ordea, ariketa boxeistikoak egiten jarraitzen zuen, bere amorrazioan.
- Zer moduz Errefugioan izkutatzen baldin bagara?
- Zain egongo gara iñuxente hori noiz agertuko, eta gure eskutara erortzen denean, ikusi beharko ditu mixerableak konstelazioko izar guztiak eta apustu ikusten duela Sadida planeta ere!.